Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Cotek bi urtez luzatu du kontratua Eibarrekin

Atzelari asturiarra armagina izango da 2022ko ekainera arte

José Ángel “Cote” Valdés eta Eibarrek bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko hitzarmena sinatu dute beste bi urtez, 2022ko ekainera arte. Cote (Xixon, 1989) 2017ko uztailean iritsi zen Eibarrera Oporto taldetik. Jokalari armaginak denboraldi bukaeran amaitzen zuen kontratua.

Ezker hegaleko atzelariak bi urte eta erdi daramatza Mendilibarren aginduetara. Guztira Ligako 74 eta Kopako 2 neurketa jokatu ditu Asturiarrak bi gol egin ditu denbora honetan, azkenekoa pasa den irailaren 26an izan zen Sevillarren aurkako norgehiagokan eta erabakiorra izan zen markagailua iraultzeko. Horrez gain, Cotek hamar asistentzia eman ditu.

Ipuruara iritsi zenetik Cotek entrenatzailearen konfiantza izan du. Eibarren eginiko lehen denboraldian, 30 partida jokatu zituen eta bigarrenean, aldiz, 35. Aurtengoan 9 neurketetan aritu da, bi lesio tarteko.

Cotek 2009an egin zuen debuta Lehen Mailan. Lehen pausuak Mareoko Eskolan eman zituen eta orduz gero, Sportingen, Roman, Realean, Oporton, Vila-realen eta Eibarren aritu da. Horrez gain, atzelariak Espainiako 20 eta 21 azpiko selekzioarekin jokatu du, eta 2011n Europako txapeldun bilakatu zen Danimarkan 21azpiko selekzioarekin.