Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Cote: “Presio gogorra eta erritmo handiarekin jokatuz gero arazoak izango dituzte”

Jokalari armaginak talde txuri-urdinaren “bolada ona” nabarmendu du

Jose Ángel Valdés ‘Cote’-k prentsaurrekoa eskaini du eguerdian Atxabalpen, igandean Realaren aurkako jokatuko den derbia dela eta. Armaginak talde txui-urdinaren “bolada ona” nabarmendu du, baina era berean, esan du “presio gogorra eta erritmo handiz jokatuz gero arazoak izango dituzte”.

Atzelari eibartarrak adierazi du, Alavesen aurka egindak akatsak kenduta, “taldeak aurreapausua eman du arlo defentsiboan”. “Egia da dugun jokatzeko erarengatik despisteak gainontzeko taldeei baino min gehiago egiten digutela. Akats txiki bat eginez gero abagune garbia egin diezagukete”.

Jokalari armaginak Realaren “bolada ona” nabarmendu du. “Jardunaldi batzutan gorabeheratsu ibili bazen ere, geroz hobeto dabil. Errege Kopan Real Madril kanporatu zuten Bernabeun eta ostera derbia irabazi zuten. Edonola ere, espero dut Mirandesek osteguneko partidan ahalik eta gehien nekatzea. Nahiz eta, maila honetan, nekeak gutxi axola duen. Ipuruan partida ona egiteko gai dira eta”.

“Plantilla luzea dute. Gehienetan nekea mentala izaten da, baina nik uste dut buruz ondo daudela une honetan. Guk gure partida jokatu behar dugu. Badakigu presio gogorra eta erritmo handiarekin jokatuz gero arazoak izango dituztela. Baina dituzten jokalariei zelai erdian baloia jasotzen uzten badiegu mina egingo digute ziur”.

Coteren esanetan, “Realean jokatzen duen orok ondo egiten du. Isak esaterako, ez zen ari maiztasunarekin. Duela jardunaldi batzuk hasi zen titular eta orain denboraldia osoa jokatzen daramala dirudi. Kanpotik ikusten da bolada onean direla, bai fisikoki eta bai psikologikoki. Presio ona egin beharko dugu Odegaard, Merino edota Oyarzabal baloi jasotzerakoan eroso sentitu ez daitezen”.

Taldeak sei puntuko aldea ateratzen dio jaitsiera postuei. “Denboraldia hasieran edonork sinatuko zukeen gauden lekuan egotea. Badakigu gure helburu nagusia urte hasieran hau zela. Baja garrantzitsuak izan genituen udaran eta taldea helburua lortzeko bidean da. Denboraldi hasieran baino hobeto gaude eta optimistak izan behar gara, leku onean gaude. Igandeko neurketa garrantzitsua izango da”.

Atzelariak adierazi du, “guk pentsau behar duguna da behean dauden talde gehienak gure lekuan egotea gustatuko litzaikela. Helburua etxeko neurketetan gauzatuko da. Badakigu Ipurua oso garrantzitsua delaguretzat. Baina egia da etxetik kanpo ere irabaziko dugula, merezi gabe bada ere”.