
Cote: “Justuena jokatzea litzateke, baina osasuna da lehena”
Eibarreko jokalariaren iritziz, "bi taldek bakarrik eutsi diezaiokete 48-72 orduko epean jokatzeari"
José Ángel Valdésen iritziz, justuena gelditzen diren neurketak jokatu eta denboraldia amaitzea da, baina “osasuna da ardura duena. Une honetan arrisku egoeran gaude guztiak eta hori horrela den bitartean ez nuke ongi ikusiko lehia berriz hastea”.
Eibarreko jokalariak prentsaurrekoa birtuala eskaini du. Bertan adierazi du “ez dut futbolan pentsatzen, munduan gertatzen ari den guztiarekin. Gizarte osoak egin behar du virusa gelditzeko ahalegina. Orain horretan ez den guztian pentsatzea ez dut logikoa ikusten”.
Liga nola berrartu beharko litzateken inguruan galdetuta, Cotek esan du “gehien asebetetzen nauen aukera denantzako segurua den unean hastea da, inor ez kaltetzea. Lehena osasuna da. Gustatuko litzaidake berriz hastekotan zaleekin izatea. Haiek futbolaren parte garrantzitsua dira eta hori nahi dute. Beren kuotak ordaintzen dituzte zelaira joateko”.
Liga berriz hasteko aukeren artean, astean zehar bi edo hiru partida jokatzeko aukera hor dago. “Ez litzaidake justua irudituko 48-72 orduren tartean jokatu beharko bagenu. Uste dut bi taldek bakarrik dutels erritmo horretan jokatzeko aukera. Real Madrilek eta Bartzelonak plantilla luzeak dituzte. Gainontzekoentzat oso zaila litzateke erritmoari eustea, lesio gehiago egongo lirateke. Medikuek diote ez dela gomendagarria estres maila horretan jokatzea”.
“Espero dugu txapelketa berrartzen dugunean orain arte jokatu dugun era berean izatea. Berdin du zein hilabetetan den. Garrantzitsuena da denentzat segurua izatea, virusarekin arazorik ez izatea eta lesio askorik ez egotea”.
Eibarrek Ligari nola aurre egingo lioken galdetuta, Cotek dio “ahalik eta hobekien egiten ahaleginduko gara. Berriz ekiten den unean, egoeraren eta txapelketaren mailan egotea espero dugu”.
Atzelaria ere osasun-zerbitzuen krisiaren inguruan mintzatu da. Bere hitzetan, “aho zabalik utzi nau jendearen erreakzioa. Eskuzabaltasun handia dago". Cotek arratsaldeko 20:00tako txalo zaparrada nabarmendu du.
“Egoera honek gauza asko erakusten ari dizkit. Besteak beste, osasun-zerbitzuetako profesionalak eta behar-beharrezkoak diren ogibidetan diren langileak gehiago baloratu behar ditugula”.
Konfimanendu garaian gehien faltan botatzen duena “taldekideekin entrenatzea da”. Adierazi duenez, alarma egoera bukatu eta egingo duen lehenengo gauza “taldekideekin eta entrenatzailearekin entrenatzera joatea izango da”.
Eibarren egiten ari den ibilbidearen inguruan, “oso ondo etorri zitzaidan Eibarrera etortzea”. “Askotan esan dut kluba nire buruarekin bikain identifikatzen dela. Nire izaerarekin bat dator, hori garrantzitsua da niretzat. Hemen familia giroa topatu du, afiziotik hasita eta klub osoan hedatuz”.