Skip to main content
EU
Kluba

Ezohiko Batzar Orokorraren deialdia

SOCIEDAD DEPORTIVA EIBAR, S.A.D.-REN EZOHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

S.D. Eibar, S.A.D. (aurrerantzean, "Sozietatea") enpresako Administrazio Kontseiluak adostutakoaren arabera eta indarrezko legedia eta estatuetan ezarritakoarekin bat, akziodun jaun-andreei dei egiten zaie Sozietatearen Ezohiko Batzar Nagusira. Aipatutako Batzarra, Eibarreko Isasi kaleko 36. zenbakian dagoen Armeria Eskolako Batzar Aretoan egingo da, 2014ko apirilaren 6an 19:30tan, lehen deialdian eta 2014ko apirilaren 7an, ordu berean, bigarren deialdian. Batzarraren helburua jarraian zehazten diren gaiak eztabaidatu eta hauen gaineko erabakiak hartzea izango da.

 

GAI ZERRENDA

1. Bi milioi laurogei mila eta zazpi euro eta laurogeita hamalau zentimoko izaera mistoko kapital-gehikuntzaren onarpena, 39.600 akzio berriren igorpenaren bitartez. Kapital-gehikuntza, diruzko-ekarpenen eta sozietatearen irabazi edo reserben kontura egingo delarik. Kapital gehikuntzaren ondorioz, Sozietatearen Estatutuen 5. eta 6. artikuluen eraldaketaren onarpena. Kapital gehikuntzaren oinarri izango den 2013ko abenduaren 31ko balantzearen onarpena.

2. Akzioen eskualdaketaren erregimenaren inguruko Estatutu-Sozialen 7. artikuluaren eraldaketa.

3. Akzio bakoitzaren eskubideen inguruko Estatutu-Sozialen 8. artikuluaren eraldaketa.

4. Administrazio Kontseiluari Sozietatearen akzioak erosteko baimena ematea. 

5. Sozietatearen kontuen auditorearen izendapena onartzea.

6. Ahalmenen eskuordetza.

7. Bilerako aktaren irakurketa eta, hala badagokio, honen onarpena.

 

Oharra: Akziodun jaun-andreei ohartarazten zaie, Kapital-Sozietateen Legearen ("KSL") 197. eta 287. Artikuluetan aitortzen diren informazio eskubideak egikaritu ahal dituztela deialdi honen argitalpenaren geroztik, sozietatearen estatutuen eraldaketaren textua, hauen gaineko informea eta batzar nagusiak onartu beharreko dokumentuekin batera, sozietatearen balantzea eta auditoria-informea barne. Zentzu berean, baita ere ohartarazten zaie Sozietatearen eskutik lehen bait lehen eta debalde Batzarrean bere onarpenerako aurkeztuko diren dokumentuak lor ditzaketela,

Batzarrera etortzeko eskubidea eta ordezkaritza eskubidea estatutu-sozialetan eta legedian ezarritakoarekin bat etorriko dira.

Azkenik, akziodun jaun-andreei ohartarazten zaie, litekeena dela Batzarra bigarren deialdian ospatzea.

Eibarren, 2014ko martxoaren 3an.- Administrazio Kontseiluko Presidenteak, Alex Aranzabal Mínguez, jauna.