Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Construcciones Mariezcurrena, SD Eibarren babesle berria

SD Eibarrek eta Construcciones Mariezcurrenak akordio bat sinatu dute non zehazten da Construcciones Mariezcurrena SD Eibarreko babesle ofiziala eta gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduko arropan izango duela presentzia.

SD Eibarrek eta Construcciones Mariezcurrenak akordio bat sinatu dute non zehazten den Construcciones Mariezcurrena izango den SD Eibarreko babesle ofiziala eta gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduko arropan izango du presentzia.

Contrucciones Mariezcurrena marka, gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduko kamiseten eta jertseen aurrealdean egongo da ikusgai.

1979az geroztik sektorean dagoen Construcciones Mariezcurrena enpresak, 30 urte baino gehiagoko esperientzia du eraikuntzaren esparru guztietan, eta kirol-hiri berriaren obrak egiteaz arduratzen den enpresa da.

Aurrera jarraitzen duen kirol-hiria, lur-mugimenduei eta nibelazioari dagozkien obren lehen fasea amaitzearekin batera. Hurrengo urratsa ingurua urbanizatzen hastea izango da, kirol-hiria Mallabiko hirigunearekin lotuko duen espaloi bat eta ibilgailuen zirkulazioa eta instalazioetarako sarbideak antolatuko dituen biribilgune bat eraikiz.

Construcciones Mariezcurrena familia-enpresa bat da, eraikitzeko bokazioa duena. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako administrazio publikoentzat, bai eta erakunde pribatuentzat ere lan egiten dute.