Skip to main content
EU

Construcciones Mariezcurrenak SD Eibarrekin duen konpromisoa berritu du beste denboraldi batez

SD Eibarrek eta Construcciones Mariezcurrenak akordio bat sinatu dute, eta, horren bidez, enpresa eraikitzaileak beste denboraldi batez jarraituko du klubaren babesle gisa, gizonezkoen lehen taldearen entrenamendu-ekipamenduetan parte hartuz, aurreko denboraldian bezala. Construcciones Mariezcurrenaren logoa gizonezkoen lehen taldeko kamiseten eta jertseen aurrealdean egongo da ikusgai.

Construcciones Mariezcurrena 1979tik dago eraikuntzaren sektorean, eta kirol-hiri berriko obrak egiteaz arduratzen den enpresetako bat da. Gaur egun, ingurua urbanizatzeko lanak egiten ari dira, instalazioak Mallabiko hirigunearekin lotuko dituen espaloia eraikiz.

Construcciones Mariezcurrena familia enpresa bat da eta lan ugari egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako administrazio publikoentzat, bai eta erakunde pribatuentzat ere, bide, itsaso eta ur obratik hiri-obrara eta eraikuntza publiko edo pribatura.