
Lehen Taldea
Eibarren denboraldiaurreko lehen datak baieztatu dira
Taldea uztailaren 10ean itzuliko da lanera eta hiru lagunarteko daude baieztatuta
Eibar uztailaren 10ean itzuliko da entrenamenduetara eta denboraldiaurreko lagunarteko lau partidak konfirmatuta ditu.
Joseba Etxeberriaren aginduetara, talde armaginak denboraldiaurreko entrenamendu guztiak egingo ditu Atxabalpeko instalazioetan, Arrasaten.
Hauek dira konfirmatutako lehen lagunarteko partidak:
- Uztailaren 26an, Amorebieta-Eibarren, Urritxen, 19:00etan.
- Uztailak 29, Barakaldo-Eibar, Lasesarren (ordutegia baieztatu gabe)
- Abuztuaren 3an, Eibar-Athletic Club, Las Llanasen, 19:30ean
- Abuztuaren 5ean, Real Racing Club de Santander - SD Eibar, Baceñuelan (ordutegia baieztatu gabe)