Skip to main content
EU
Kluba

Akzioak harpidatzeko lehen fasea hasi da

S.D. Eibarrek akzioak erosteko epea zabaldu du. Lehen fase honetan, akziodunak bakarrik titulu berriak harpidatzeko ahalmena izango dute. Beste interesatu guztiak erreserbak egin ditzakete Ipuruako bulegoetan.

Akzio bakoitzak 60,10€ko baloi nominala dauka, baina erosleari 50€ kostako zaio; beste 10,10€ak klubaren erreserbetatik irtengo dira.

Akzioak Ipuruako bulegoetan erosi daitezke eta Banco Sabadell-Guipuzcoanoko sukurtsal guztietan.

 

TXIKIXA:  500€, 15,15€ hileko kuotarekin

ERDIKUA: 1.000€, 30,31€ hileko kuotarekin

HAUNDIXA:  2.000€, 60,31€ hileko kuotarekin

 

Bigarren fasea maiatzaren 7an hasiko da. Fase honetan, nahi duten persona guztiak akzioak erosteko ahalmena izango dute, 100.000€ren mugarekin.

Bigarren fase honetan, Ipuruako bulegoetan eta aipaturiko banketxeko sukurtsaletaz gain, Klubak TPV birtual bat kaleratuko du, bere web orriaren bidez akzioak erosteko.

#EibarDefendatu

Dagoeneko klubak martxan jarri du bere Marketing kanpaina, sozietate guztia sentsibilizatzeko asmoarekin elkartearen balioak defendatzeko beharraren inguruan baita hiriarenak ere.

Kanpaina klubaren atzelariak egitera bultzatzen du. Ekimen ugarirekin, Eibarrek eibartarrei ez bakarrik, sozietate nacional eta internazional guztiari heldu nahi dio arraskata edukitzeko bidegabeko kapital gehikuntzan.

 

EGUN DEFENDITZEN DUEN TALDEAK,

DEFENDITU DIEZAIOTELEA BEHAR DU