Skip to main content
EU
Kluba

Kapital Zabalkuntzarako zifra

2014ko otsailak 6an, Kirol Kontseilu Nagusiak (CSD), Sociedad Deportiva Eibar, S.A.D.-ri Kirol Sozietate Anonimoen legearen arabera bete behar duen Kapital Sozialeko zifra 2.146.525,95 €-koa dela adierazi dio.

Gaur egungo Kapital Soziala 422.253 €-koa dela kontutan izanda, klubak bete behar duen kapital gehikuntzaren kopurua 1.724.272,95 €-koa da. Zifra hau harpidatzeko epea sei hilabetekoa da jakinarazpen egunetik, hau da, Abuztuaren 6arte.

Hurrengo egunetan gai honi buruzko xehetasun guztiak argituko dira, baita antolatuko den Ezohiko Batzar Orokorraren jakinarazpena.