
Christian Rivera "Izugarrizkoa gogoa daukat hasteko eta lehen entrenamendua iristeko, ehuneko ehunean lanean hasteko"
Rivera izan da SD Eibarrek modu ofizialean aurkeztu duen bigarren jokalaria. Real Oviedotik libre dator, eta 2019ra arteko kontratua du.
Fran Garagarza kirol-zuzendariak berretsi du oso zaila izan dela fitxaketa ixtea "Berri pozgarria da 1997an jaiotako mutiko bat Oviedon libre geratzea. Espainiako selekzioarekin jokatu du 17 eta 18 urtetik beherakoen taldean, eta merkatuan ez dago ia ezaugarri horien dituen beste jokalari librerik. Jokalari honekin jarraitasuna eman nahi diogu taldearen ondareari. Hiru urterako kontratua dauka, orainaldi eta etorkizuneko kasu bat da klubarentzat".
Riverak azaldu du oso pozik dagoela Eibarrera etorri delako, nahiz eta badakien titular izatea ez dela erraza izango "Zaila izango da, baina nik lan egiten kontzentratu behar dut, eta entrenatzaileak aukera ematen badit, aprobetxatu egingo dut. Mendilibarrek, esan didatenez, gertuko harremana du jokalariekin eta entrenamenduetan intentsitatez aritzea eta estutzea gustatzen zaio".