Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Charles Diasek armagina izaten jarraituko du hurrengo denboraldian

Aurrelaria taldeko goleatzailerik onena izan da, zortzi golekin

SD Eibarrek eta Charles Diasek beste denboraldi baterako hitzarmena sinatu dute, eta hala, aurrelari brasildarrak 2019ko ekainaren 30ra arte armagina izaten jarraituko du.

34 urteko aurrelariak 31 neurketa jokatu ditu aurten, 30 Ligan eta bat Kopan, 1.670 minututan. Zortzi golekin taldeko goleatzailerik onena izan da, Kike Garciarekin batera.

Aurrelari armaginak txapelketako eraginkorrenetakoa izan da, izan ere, zortzi golak lortzeko 39 jaurtiketa baino ez ditu egin behar izan. Belémen jaiotako jokalariak, gainera, asistentzia bat eman du.