Skip to main content
EU

Cesar Palaciosek Eibarrekin 2026ra arte berritu du

SD Eibarrek eta Cesar Palaciosek akordioa itxi dute kirol zuzendari nafarraren kontratua 2026ko ekainera arte berritzeko.

SD Eibarrek eta Cesar Palaciosek akordioa itxi dute kirol zuzendari nafarraren kontratua 2026ko ekainera arte berritzeko.

Palacios 2021eko udan iritsi zen Eibarrera, talde armagina Bigarren Mailara jaitsi zenean. Lehen denboraldian taldea erabat berritu eta gero, taldea igoerako play offetarako sailkatzea lortu zuen. Denboraldi honetan, taldeak Bigarren Mailako sei onenen artean sailkatzea lortu du berriro, eta ostegunean partida garrantzitsua jokatuko du igotzeko lehian.

Kontratu berritzearekin, kirol-zuzendari nafarrak beste hiru denboraldiz jarraituko du Eibarko kirol arloko buru izaten.