Skip to main content
Lehen Taldea

César Palacios: "Oinarriak ezarri dira eta beste aukera bat bilatu behar da"

Eibarreko Kirol Zuzendariak uste du “funtsezkoa” izango dela “taldearen eta zaleen artean egon den lotura ikusgarriari eustea”

There are no reactions yet. Be the first!

Cesar Palaciosek esan du denboraldi honetan “oinarri asko” ezarri direla “lanean jarraitu ahal izateko eta amets eginez Lehen Mailara igotzeko beste aukera bat bilatzeko”.
Amaitu berri den denboraldiaren balantzea egiteko prentsaurreko batean, Eibarreko Kirol Zuzendariak nabarmendu du jasotako kolpeagainditu ondoren, “berriro altxatu behar dela eta indarra eta ilusioa izan behar direla”.

Horretarako, “funtsezkoa” izango da “taldearen eta zaleen artean egon den lotura ikusgarriari eustea”.