Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriari eta emakumezkoen taldeari ateak irekiko dizkie Ipuruak asteburu honetan

Bigarren taldeak larunbatean jokatuko du eta emakumezkoen lehen taldeak igandean

Emakumezkoen Euskadiko Kopako eta Bigarren B Mailara igotzeko play-offeko partiduak jasoko ditu Ipuruak asteburu honetan.

CD Vitoriak Badajozeko CD Azuaga hartuko du bihar, larunbata, 18:00etan Bigarren B Mailara igotzeko lehen kanporaketako itzulerako partiduan. Joaneko partidua hutsean amaitu zen.

Partidu honetarako, CD Vitoria eta SD Eibarren abonatuek, 16 urtez azpikoek bezala, sarrera librea izango dute. Publikoarentzako sarrerek 12 euroko prezioa izango dute. Hegoaldeko tribuna irekiko da, eta 4 eta 5 ateetatik sartu ahal izango da harmailetara.

SD Eibarren emakumezkoen lehen taldeak, bere aldetik, Athletic Club B hartuko du Euskadiko Kopako final erdietako joaneko partiduan igandean 17:00etan. Sarrera librea izango da eta Iparraldeko tribuna irekiko da, bertara 1B sarreratik sartu ahal izango delarik.