Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriak lehiaketaren bigarren faseari hasiera emango dio

Armaginen filiala larunbatean estreinatuko da Sestao Riverren aurka Las Llanasen

CD Vitoriak asteburu honetan ekingo dio txapelketaren bigarren faseari Hirugarren Mailako laugarren multzoa osatzen duten bi azpitaldeetako sailkatuekin batera. Armaginek Sestao River bisitatuko dute larunabatean, Las Llanasen 18:00etan jokatuko den neurketan.

Iban Fagoagaren mutilek B azpitaldeko lider gisa lortu zuten bigarren faserako txartela, Urdulizi eta Pasaiari aurrea hartuta. Orain, A azpitaldeko hiru sailkatuen aurka jokatu beharko dute itzuli bikoitzean. Gernika, Real Sociedad C eta Sestao River.

Sei taldeek aurreko fasean lortutako puntuekin hasiko dute bigarren zikloa. Horietatik lehen bi postuetan gelditzen direnak igoko dira Espainiako Futbol Federazioko 2. mailara. Gainerakoek, aldiz, hirugarren fase bat jokatu beharko dute jokoan egongo diren gainontzeko igoera txartelak lortu ahal izateko.

Lehen faseko puntuazioak:

  1. Gernika: 43 puntu
  2. Real Sociedad C: 40 puntu
  3. Sestao River: 39 puntu
  4. CD Vitoria: 35 puntu
  5. Urduliz: 35 puntu
  6. Pasaia: 34 puntu