Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriak igoera faseko lehen kanporaketa jokatuko du Ipuruan

Bigarren taldeak Urdulizen aurka jokatuko du igandean 18:00etan

CD Vitoriak igoera faseko lehen kanporaketa Ipuruan jokatuko du Ipuruan. Iban Fagoagaren mutilek lay offeko finalerako txartela izango dute jokoan Urdulizen aurka. Neurketa partida bakarrean erabakiko da, igandean, arratsaldeko 18:00etan.

Igoera fasean lortutako laugarren postuak finalerdietarako txartela eman zion bigarren taldeari. Atariko kanporaketen ostean, honela geratu dira kanporeketak: Sestao River-Anaitasuna eta Vitoria-Urduliz. Kanporaketa bakoitzeko irabazleek 2ª RFEF-era igotzeko finala jokatuko dute, partida bakarrera hau ere.