Skip to main content
Bigarren Taldea

CD Vitoriak bihar hasiko ditu entrenamenduak Unben

Filial armaginak 2.B mailara igoera fasea jokatzeko prestatze lanari ekingo dio

There are no reactions yet. Be the first!

CD Vitoria bihartik aurrea itzuliko da entrenamenduetara Unbeko instalakuntzetan Eibarko Kirol Patronatuaren oniritzia jaso eta gero.

Filial armaginak 2.B mailara play off-a jokatzeko prestatze lanari ekingo dio bihartik aurrera. Igoera fasea datorren uztailaren 18tik 26ra jokatuko da, zehaztu gabe dagoen sedean.

Iban Fagoagak zuzentzen duen taldea Sestao Riverren aurka izango du lehen kanporaketa uztailaren 18an edo 19an. Lehia honetako irabazleak Portugalete-Baskonia norgehiagokako irabazlearen aurka jokatuko du. Neurketa horrek igotzeko txartela nork lortuko duen erabakiko du. Azken partida hori uztailaren 26an jokatuko da.

Hasierako lan saioetan bi multzotan banatuko dira eta gehienez 14 jokalarik parte hartu ahal izango dute bakoitzean.