Skip to main content
Kluba

CD Vitoriak Astorgan jokatuko duen partidurako 200 sarrera salgai

Joaneko partiduko 1-0 emaitza defendatuko du armaginen bigarren taldeak 2. B Mailara igotzeko

There are no reactions yet. Be the first!

CD Vitoriak larunbatean Astorgan jokatuko duen partiduari begira 220 sarrera jarri ditu salgai SD Eibarrek bere bulegoetan. Armaginen bigarren taldeak atzo Ipuruan lortutako 1-0 emaitza defendatuko du 2. B Mailara igotzea lortzeko.

Sarrerek 15 euroko prezioa daukate helduentzat eta 8 eurokoa 18 urtez azpikoentzat. Klubak 200 sarrera ditu helduentzat eta 20 gazteentzat.

Sarrerak gaurtik ostiralera (13:00etan) egongo dira salgai 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kirol arloan, Arkaitz Lakanbraren taldea gaur hasi da larunbateko partidua prestatzen. Atxabalpen lan-saioa egin du 10:30etan gaur, bihar atsedena hartuko du eta asteazkenetik ostiralera Atabalpen entrenatuko da berriz 10:30etatik aurrera.