Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriak asteburu honetan hasiko du 2. B Mailara igotzeko play-offa

CD Azuararen aurka jokatuko du Badajozen

CD Vitoria SD Eibarren bigarren taldeak Badajozen jokatuko du Bigarren B Mailara igotzeko lehen kanporaketako joaneko partidua igandean.

Arkaitz Lakanbraren taldeak Hirugarren Mailako 4. Taldeko bigarren postuan amaitu du eta aurrean CD Azuaga 14. Taldeko laugarren sailkatua izango du.

Partidua 12:15etan jokatuko da domekan Azuagan belar-artifiziala eta 2.000 zaletuentzat tokia duen zelaian.

Bigarren talde armaginak Iurretan prestatu du partidua, ohikoa denez, eta bihar Ipuruan egingo du lan-saioa hegazkinean Sevillara joan eta handik Azuagara mugitu baino lehen. Itzulera autobusean egingo dute partiduaren ostean.

Kanporaketaren itzulerako partidua Ipuruan jokatuko da maiatzaren 27an, larunbata, 18:00etan.