Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriak 2020ra arte berritu du SD Eibarrekin duen hitzarmena

CD Vitoria SD Eibarren filiala da eta hala izaten jarraituko du hurrengo lau urteetan

Alex Aranzabal, SD Eibarren presidentea, Jorge Ríos, CD Vitoriaren presidentea, Mikel Larrañaga eta Jon Ander Ulazia kontseilariak eta Alvaro Mendiguren talde arabarraren Kirol Zuzendaria palkoan elkartu ziren atzo, bi taldeen arteko hitzarmena 2020ko ekainaren 30era arte luzatu ondoren.

Akordio berri hau 2015eko ekainean hasi zen proiektuaren jarraipena da, CD Vitoria SD Eibarren filial bilakatu zen orduan, lehen taldeak beharra zuenetan arabarren jokalariak erabiltzeko aukera izan zezan.

Lehen hitzarmenean ebatzi zen bezala, CD Vitoriak bere nortasuna mantentzen du, eta "erabakiak hartzeko ahalmena duen klub autonomoa" izaten jarraitzen du.