
Kluba
CD Vitoria denboraldi historikoaren amaieran animatzeko doako autobusa
Klub armaginak bere bigarren taldeak zaleen babesa jaso dezala nahi du ligako azken partiduan
SD Eibarrek doako autobusa jarriko du afizioak CD Vitoria Zubietan Real Sociedad C-ren aurka maiatzaren 13an, larunbata, denboraldi honetan berebizikoa den neurketan animatu dezan.
Autobusa, klubak finantziatuta eta SD Eibarren Lagunarteen Nazioarteko Federazioak kudeatua, Eibarko Egogain kaleko autobus geltokitik irtengo da 16:00etan eta partidu amaieran itzuliko da. Gogoratu nahi da, baita ere, partiduko sarrera doakoa eta irekia dela.
Autobusean eserlekua erreserbatzeko Mikel Portorekin jarri behar da kontaktuan 610340241 telefonoan, eta eskera ordenaren arabera emango dira autobusa bete arte.