Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoria 2. B Mailara igo da

Filialak historia egin du Atletico Astorga gainditu ostean

CD Vitoriak Bigarren B Mailan jokatuko du datorren denboraldian igoera play-offeko azken kanporaketan Atletico Astorga gainditu ostean. SD Eibarren filialak 2-1 galdu du La Eragudinan, baina joaneko partiduan lortutako 1 eta 0eko emaitza on egin du igoera historikoa lortuz.

SD Eibarren filiala izango du Bigarren B Mailan berriz ere, 2000/01 eta 2001/02 denboraldietan Eibar B-k maila horretan jokatu ostean.

Nahiz eta joan den asteburuan Ipuruan garaipena lortu zuen, CD Vitoriak bazekien itzulerako partidua zaila izango dela eta Astorgak etxean jokatzen zuela aprobetxatu nahi izango zuela. Eta horrela izan da.

La Eragudinan bildu den publikoak presioa egin du eta etxekoak markagailuari buelta ematera irten dira, baina filial armaginak nortasun handia erakutsi du eta ez da txikitu. 7. minutuan, epaileak Imanol Sarriegiren gola baliogabetu du. Vitoriaren abisua, kanporaketa hasieratik erabaki nahi izan duena.

  1. minutuan, Vitoriak isilik utzi ditu La Eragudinan bildutakoak. Oscar Condek filiala markagailuan aurreratu du, mailaz igotzeko ametsa gehiago hurbilduz eta etxekoen morala hondatuz.

Astorgak lerroak aurreratu behar izango ditu kontrako abantaila murrizteko. Hiru gol sartu behar izan zituzten eta Vitoriak bat ere gehiago ez sartzea, eta 42. minutuan Roberto Puente berdinketa ezarri du.

Etxekoek gol bat gehiago sartu ahal izan dute atsedenaldia iritsi baino lehenago, baina talde biak berdinduta joan dira aldageletara. Partidua berotzen joan da minutuak aurrera joan diren heinean, eta etxeko entrenatzailea kaleratu du epaileak.

Vitoria indartsu irten da bigarren zatian eta aukera pare bat izan du kanporaketa erabakita uzteko.

Tentsio altua izan du neurketak, jokoan zegoenaren erakusle. Partiduari emozio gehiago eranzteko, epailea lesionatu egin da amaitzeko hamar minutu falta zirenean, eta hamar minutuko luzapena ezarri du.

Astorga esperantzaren golaren bil joan da. Josue Dorriok bigarren txartel horia ikusi du 90. minutuan, eta nahiz eta Markel Areitiok gelditu bikainak egin, 92. minutuan bigarren gola egin du Puentek.

Zortzi minutu falta ziren amaierara heltzeko eta, CD Vitoriaren aldeko 2-2 markagailuarekin, Astorgak baloiak eskegi ditu, atezaina ere areara igo delarik, igoeraren gola lortzeko. Zoriona, hala ere, CD Vitoriarentzat erreserbatuta zegoen.

Ehun minutu itxaron behar izan ditu gaur Vitoriak Bigarren B Mailara igotzeko. Historia egin du gaur La Eragudina, denboraldi zoragarriari amaiera ezin hobea emanez.