Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

CD Parquesol, Unben jokaturiko emakumezkoen triangularreko txapeldun

Eibarrek 0-1 galdu zuen Osasuna eta Parquesolen aurka

Valladolideko CD Parquesol taldea txapeldun bilakatu zen larunbatean (abuztuak 12) Unben jokaturiko emakumezkoen futboleko triangularrean. Armaginen denboraldiaurreko lehenengo konpromiso honetan CA Osasuna ere izan zen.

Eibarrek 0-1 galdu zituen bere bi partiduak eta Valladolidkoek, Osasunarekin berdindu eta gero, penaltien bitartez eskuratu zuten torneoaren txapela.

Xuban Peñaren taldeak irudi ona eman zuen arren, oraindik denboraldiaurrean lan handia egin behar dutela nabaritu zen, irailaren 3an liga hasi baino lehen maila ona hartzeko.

Lehenengo partidan, Eibarrek ondo jokatu zuen Osasunaren kontra, baina Nafarroakoak penalti baten bitartez jarri ziren aurretik markagailuan. Tellería izan zen golegilea. Nahia Larrinagak berdinketa bere oinetan  izan zuen, baina atezain gorritxoaren aurrean bakarrik geratu eta gero ez zuen asmatu.

Parquesolen aurka, armaginak nagusi izan ziren neurketaren lehenengo minutuetan eta Ainhoa Alonsok abagune garbiak izan zituen. Norgehiagoka bukatzear zegoela, ordea, Lucía Rodríguezek Valladolidkoentzako garaipen gola egin zuen.

Parquesol eta Osasunak bana berdindu zuten elkarren kontra eta Pucelako taldeak penaltien bitartez lortu zuen torneoaren txapela.