Skip to main content
Kluba

Carolina Córdoba izan da ARMAGINA TXARTELA lortzen lehena

Azaroan jarri zen abian kanpaina hau. Geroztik, klubak munduko leku ezberdinetatik datozen eskaera ugari jaso ditu txartela eskuratzeko

There are no reactions yet. Be the first!

Carolina Córdoba izan da entitate armaginak kanpaina honen barne igorritako txartela lortzen lehena. 20 urtez Eibarren jarraitzailea izan ostean, pozarren dago bere txartel berriarekin: “Malagakoa naiz eta duela ia 20 urte, justu 18 bete nituenean, Almeriara hurbildu nintzen partida bat ikustera. Horren ondoren, auto bat alokatu eta Écijara abiatu nintzen. Oroitzapen gisa, neurketa bietan taldearekin eginiko argazki paregabea gordetzen dut. Hain ondo zaindu nindutenez, Eibarren “pozoia” barneratu zitzaidan eta geroztik, Andaluziara joaten ziren bakoitzean partidetara hurbiltzen nintzen, nahiz eta duela 20 urte eta nire adinarekin gaur egun baino zailtasun gehiago izan”.

“Armagina Txartela” egitea oso erraza da eta urtero 30 euro baino ez ditu balio. Txartel honekin, jarraitzaileek ongietorriko opariak (SD Eibarren pina eta eskumuturrekoa), online dendan erosteko deskontuak, merchandaising eta sarreren zozketak, futbol kanpusetarako deskontuak eta abarreko abantailak izango dituzte. Pertsona interesdun orok informazio zabalagoa kontsulta dezake hurrengo helbideetan: https://www.sdeibar.com/fan edo comercial@sdeibar.com