Carla Andrés: kapitainaren 100 partidak
La arandina cumple los 100 partidos desde su llegada en verano de 2022
Carla Andrések ehun partida bete berri ditu armagin gisa, laugarren denboraldi honetan kapitainaren besokoa ere eramanez, eta taldearen nortasun ikurra islatzen duten jokalarietako bat bihurtuta: lana, grina eta apaltasuna islatuz.
Aranda de Dueroko jokalaria SD Eibarrera iritsi zen 22-23 denboraldian, maiatzean Liga Fra igoera lortu zuen denborladi hartan, eta hori hiru denboraldi eta erdi hauetako une onenetako bat bezala gordetzen du oroimenean. Hala ere, oroitzapen bat aukeratu behar izango balu, Liga Fko debuta da hori, gola sartu zuenean, gainera.
Aurtengo denboraldian, erdiko atzelari gazteak titular gisa jokatu du orain arte jokatutako jardunaldi guztietan, partida guztiak osatuz (salbuespen batekin, luzapenean ordezkatua izan zenean), eta horrek erakusten du Eibarrera iritsi zenetik bere unerik onenean dagoela.
Erdiko atzelariak aurreko denboraldian bi denboraldirako berritu zuen kontratua, eta horrek bi aldeek proiektuaren jarraipenarekiko duten konpromisoa erakusten du, iragartzen duena Carla Andrés luzerako dugula.
Carla Andrési bere 100 partidengatik egindako elkarrizketa osoa: