
Cantero: "Ilusio handia nuen Eibarrera etortzeko interesa jakin nuenetik"
Atezainaren esanetan, "apaltasunetik eta eguneroko lanetik gauza handiak lor daitezke"
Ander Cantero "oso pozik" azaldu da Eibarrera iritsi izanagatik. "Hasieratik etorri nahi nuen. Ilusioz gainezka nengoen Eibarren interesa izan nuenetik. Lehen Mailatik jaitsi berri den talde batek zugan erreparatzea motibatzen duen zerbait da", adierazi du klubeko hedabideei eskainitako elkarrizketan.
"Kluba ezagutzen duen mundu guztiak primeran hitz egiten dizu. Hasieratik ikusi nuen proiektua anbizio handikoa zela, eta horretan parte hartzea benetan motibatzen ninduen".
Iritsi denetik, Cantero "oso eroso" sentitu da, "Dena oso azkarra izan da". "Ostiralean fitxaketa egin zen, astelehenean errekonozimendua pasa eta asteartean Alacanteko kontzentrazioan negoen. Taldekideek eta teknikariek oso harrera ona egin didate. Horrek eroso sentiarazten zaitu, eta ahalbidetzen du entrenatzean besterik ez pentsatzea".
Nafarraren hitzetan, "Urte polita izango da. Asko borrokatzeko ilusio hori izan behar dugu, oso zaila izango baita. Baina gauza handiak lor daitezke. Lan kolektiboan arreta handia jarri behar dugu, goizero ahalik eta hobeen entrenatu behar dugu".
Atezainak azken hiru urteak eman ditu Smartbank ligan eta badaki "zein gogorra den Bigarren Maila". "Urte hauetan pilatutako esperientzia taldearen zerbitzura jartzea garrantzitsua da. Apaltasunetik eta eguneroko lanetik. Ahalik eta hobekien eta prestuen egotea da garrantzitsua, ateratzen dena ateratzen dela ondo lehiatu ahal izateko".