Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Aldaketak Kirol Organigraman

Lehenengo Mailarako jauziarekin, kirol saila sendotuko da, bai bulegoetan baita zelaian ere.

Lehendabizi, Mikel Martija, aurtengo Oinarrizko Futboleko Koordinatzailea, Idazkari Teknikoko zereginak egitera pasatuko da, beti ere Oinarrizko Futbola alde batera utzi gabe. Honekin batera, Mikel Gonzalez, Oinarrizko Futbolaren Koordinatzaile moduan hasiko da. Honek, Zamora, Levante eta Athletic-en beheko kategorietan egotearen esperientzia dauka.

Bestalde, partidu eta arerioen azterketarako, Andoni Azkargorta kontratatu da, analista eta arerioen aztertze lanerako. Andoni, titulu nazionala duen teknikoa, etxea ezagutzen du, Eibarko bigarren jubenilaren entrenatzailea izan baitzen, baita Gaizka Garitanoren laguntzailea Eibar Bko garaian.

Azkenik, Mikel Calvo, aurtengo harrobiko Prestatzaile Fisikoa, Lehen Taldearen Staff Teknikoan sartuko da Readaptatzaile bezala, Alain Gandian, Lehen Taldearen Prestatzaileari, zeregin fisiko eta berreskurapenean laguntzeko.