Skip to main content
EU
Kluba

Caixabankek Eibarren babesle gisa berritu du 2022ra arte

Elkarlana hiru esparruetara mugatuko da: marka eskubideak, finantzak eta zaileei zuzendutako ekintza berritzaileak

Caixabankek eta Eibarrek akordio berri bat sinatu dute banketxea klubaren babesle nagusia izaten jarraitzeko 2022ra arte. Jordi Gualek zuzendutako finantza-erakundeak, Gonzalo Gortazar kontseilari ordezkaria buru duela, babesa eta konpromisoa erakusten jarraitu nahi izan du talde armaginarekin eta zalego guztiarekin.

Bi erakundeen arteko akordioari esker, Caixabankek hainbat kontraprestazio izango ditu marka-eskubide esklusiboaren kontzeptuan. Eskubide horiek klubaren kirol-instalazio guztietarako balio dute. Akordioaren barruan daude, halaber, erakundearen bezeroentzako hospitality paketeak eta publizitatea Ipuruan, baita klubeko komunikazio kanaletan ere.

Bestalde, akordioak berritu egiten du 2017an klubaren finantza-eragiketarako hasi zen harremana, eta lankidetza mantentzen du beste merkataritza-esparru batzuetan; hala nola, taldearen jarraitzaileentzat diseinatutako eta pertsonalizatutako finantza-txartelen jaulkipenean. Era berean, klubaren eta finantza erakundearen arteko konpromiso berritzeak aukera emango dio Caixabanki zaleei zuzendutako ekintza berritzaileak elkarrekin garatu, aktibatu eta koordinatzeko.

Akordioa sinatzeko ekitaldian izan dira Jon Ander Ulazia, SD Eibarko kontseilari ordezkaria, eta Joakin Zubiria, CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendaria Gipuzkoan.

Zubiriak adierazii du "Caixabankek Eibar bezalako klub baten eskutik jarraitu ahal izateak dakarren bultzada estrategikoa; izan ere, klub armaginak mota guztietako egoerak gainditzen eta urtez urte onenen artean egoten jakin du, eta talde horrekin oso identifikatuta sentitzen gara eta balio asko partekatzen ditugu". Gainera, Zubiriak adierazi duenez, "Akordio berri honek aukera ugari eskaintzen dizkigu, eta horrek bultzada emango digu alor berriak aztertzen jarraitzeko, eta armagile zaletuari mesede egingo dio zuzenean".

Ulazia ere pozik azaldu da hitzarmenarekin. "Bizi dugun krisiarekin Caixabanken laguntza eta kolaborazioa izatea eskertzekoa da. Hitzarmen honi esker gure zaleei zerbitzu berriak eskaintzeko aukera izango dugu, eta horretan ari gara lanean hurrengo denboraldiari begira".