Skip to main content
EU
Kluba

CaixaBank SD Eibarren sustatzaile ofiziala bihurtu da 2020 urtera arte

Entitateak sei urtez geroztik sustaturiko estrategiaren esparruan, futbol taldeen bankua bilakatzeko

CaixaBank eta Eibar Kirol Elkarteak sustapen-hitzarmena sinatu dute. Horrela, finantza-erakundea klub armaginaren sustatzaile ofizial eta bazkide finantzario nagusia izango da hurrengo hiru denboraldietan.

SD Eibarreko sailburua, Joseba Unamuno, eta Juan Pedro Badiolak, CaixaBank-eko Euskadiko lurralde-zuzendaria, hitzarmena sinatu dute kirol klubaren bulegoetan, erakunde biak 2019/2020 denboraldira arte elkartuz. Era berean, CaixaBank-ek produktu eta finantza-zerbitzu eskaintza zabala jarriko du, lehentasunezko baldintzetan, bazkide eta jarraitzaile armaginen esku, klubaren bazkide finantzario nagusi gisa.

Joseba Unamunok adierazi duenez, Kluba "oso pozik" dago "partner estrategiko" batekin "bi parteentzako akordio aberasgarria" sinatzearren. Finantza-erakundeari buruz, CaixaBank-ekin "balioak eta DNA konpartitzen" dutela esan du, "entitate hurbila" delako, "finantza-sendotasuna, berrikuntza-gaitasuna eta gizarte-ardurarekin".

 

Juan Pedro Badiola CaixaBank-eko lurralde-zuzendariak bere partez, akordioaren garrantzia ere nabarmendu du: "entitatea SD Eibar eta bere jarraitzaileak sustatu eta bultzatuko ditu beste urte batez futbol profesionaleko mailarik gorenean arituko den klubarentzako denboraldi historiko berri batean". Era berean, sustapen honek bultzada emango dio CaixaBank-eko merkataritza-estrategiari, erreferentzia toki bezala Euskadi eta Eibarren aldeko apustua egin duena.”  

 

Sustapen-hitzarmena

SD Eibarrekin sinatutako akordioaren bitartez, Caixabank-ek zenbait kontraprestazio izango ditu, klubaren kirol instalazio ezberdinetarako marka-eskubide esklusibo eta komunikazio kanal ezberdinetarako publizitate gisa.

Era berean, finantza-erakundeak lehentasunezko zerbitzuak eskainiko dizkie bezeroei, hala nola, hospitalitate paketeak, esperientzia esklusiboak (klubaren kirol instalazioetan partida bat jokatzeko aukera edo ekitaldi pribatuetara joan eta lehen taldeko jokalariak ezagutzeko gonbidapena, adibidez) edo merchandising ofiziala. 

 

CaixaBank, futbol taldeen bankua

Duela sei urte Caixabank-ek futbol taldeen bankua bilakatzeko estrategia martxan jarri zuen. SD Eibarren sustatzaile berria bilakatu ondoren, CaixaBank-ek Lehen Mailako 12 eta Bigarren Mailako 11 talderekin akordioak dauzka.

Helburua merkataritza aukera berriari etekina atera, markaren ospea handitu eta gero eta konpetitiboagoa den ingurune batean bezeroak erakarri eta fidelizatzea da. Hortaz, kirol-sustapenen bitartez (batez ere, futbol arloan), CaixaBank-ek negozioa sortzen jarraitzen du, bere bezeroei abantaila esklusiboak eskainiz.

Programa martxan jarri zutenetik, CaixaBank-ek sustaturiko futbol-klubei atxikitako 190.000 txartela merkaturatu, 15.000 nomina hartu eta 35.000 abonamendu finantzatu ditu.