Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Burgos: “Ipuruan gertatzen dena gure esku egotea nahi dugu”

Eibarreko atzelariak espero du "Betisen handitasuna txikiagotu ahal izatea”

Eibarreko atzelariak adierazi du gaurkoan Atxabalpen eskainitako prentsaurrekoan “ez dugu inorren menpe egon nahi, Ipuruan gertatzen dena gure esku egotea nahi dugu”.

“Real Betis futbolean oso ondo jokatzen duen taldea da, jokarari onak ditu. Ea lehia ondo hasterik dugun eta aurkariaren handitasunak txikiagotzea lortzen dugun”.

Jokalari argentinarrak esan du taldea pozik dela azken boladarekin: Porrot bakarra eta jasotako gol bakarra azken bost neurketetan. “Celtaren aurkako berdinketa ona egin behar dugu Ipuruan igandean garaipena lortuta”.

“Batzutan futbolean nahiz eta ondo jokatu galdu egiten duzu. Guk oraintxe puntuak gehitzea behar dugu. Ostera, akatsak zuzentzeko astia egongo da. Ondo jokatzen badugu are hobeto, irabazteko aukera gehiago egongo da eta. Baina badira lehia batzuk non joko aldetik gaizki egon arren, bizirik atera behar dugunak. Hortaz, Celtaren aurkako puntua oso ona izan zen guretzat”.

“Taldea bolada onean da. Gainera, beharrezkoa izaten den zorte pixka batekin gaude. Bolada horri jarraipena eman nahi diogu”.

Arlo pertsonalean, atzelariak adierazi du, “zaila da bi hilabete eta erdiko lesio baten ondoren martxan jartzea. Maila eta erritmo handiko taldea dugu eta bigarren mailatik etorrita ez nuen pentsatzen hainbesteko aldea egongo zenik. Ez zen erraza izan gainontzekoen erritmora ohitzea”.

Ipuruan jokaturiko lehen norgehiagokan, pasa de urtarrilaren 18an, Burgosek garaipenaren bidea ireki zuen gola egin zuen. “Polita izan zen gola egitea Ipuruan, harrotasunez bete ninduen. Egun hartan gauza positibo asko batu ziren eta taldeak emaitzari eutsi zion. Garaipen bikaina izan zen”.

“Ipuruan gure sendotasuna erakutsi ohi dugu. Aurkako atera maiztasunarekin iristen gara. Ederra litzateke igandean garaipena eskuratzea. Beheko postuetatik urrunduko liguke. Partida garrantzitsua da igandekoa”