
Brentfordek Jota berreskuratu du, Eibarko disziplina utzi beharko duelarik
Klubak bere lan eta profesionaltasuna eskertzen dio Jotari, eta zorte ona opa dio ibilbide berrian
Brentfordek, Jota Peleteiroren eskubide federatiboak dituen taldeak, 2016ko urtarriletik Eibarren utzita zegoen erdilari galiziarra berreskuratzeko eskubidea gauzatu du.
Lagatze kontratua azaltzen zenez, talde ingelesak Jotaren uztea gaur hasi eta urtarrilaren 31an amaitzen den neguko merkatu honetan eteteko aukera zeukan.
Horrela, nahiz eta Eibarrek berarekin kontatzen zuen 2017ko ekainera arte, Jotak talde armagina utzi behar izan du Brentfordek eskatuta.
Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Jota Peleteirori bere lan, konpromezu eta profesionaltasunagatik armagin moduan aritu den bigarren etapa honetan, eta zorte ona opa dio ibilbide berrian. Eibarrek, era berean, eskerrak eman nahi dizkio Brentfordi 2016an zehar jokalari uzteagatik.