Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Borja: Sentsazioak berreskuratu eta hiru puntuak lortu nahi ditugu Levanteren aurka

SD Eibarren aurrelariak prentsaurrekoa eman du gaur Ipuruan

Borja Bastón, SD Eibarko aurrelariaren hitzetan, taldeak "sentsazioak berreskuratu" nahi ditu jarraian jasotako azken hiru porroten ondoren, eta "hiru puntuak lortu", datorren igandean Ipuruan Levanteren aurka jokatuko den partidan.

"Partida zaila izango da. Azken postuan dagen arren, dinamika onean da Levante, Bartzelonari aurre egin zion pasa den astean. Urte polita egiten ari dela erakutsi du taldeak eta pentsaera berdinarekin jarraitu beharra dugu, gauzak ongi egiten ditugula jakinda. Partida bat irabazten dugun egunean hor egongo gara berriro ere."

Jarraian jasotako hiru porrotei garrantzia kendu die, Athletic Club, Málaga CF eta Atlético de Madriden aurkakoak, alegia. "Hiru partida gogor izan dira. Orain, berriz ere irabazi eta ondorio onak atera behar ditugu. Golak jasotzen ari gara baina sartzen ere bai, beraz, garrantzitsua izango da atea hutsean mantentzea".

"Astero egiten dugu estrategia saio bat. Lan saioetan dena ematen dugu defentsan, eta hori partiduetan aplikatu behar dugu orain. Lehen genuen konfiantza berreskuratu behar dugu, ez dezatela errematatu, eta egiten badute kostata egin dezatela, gola sar ez dezaten.

Keko Gontán taldekidearen lesioa penaz hartu du, baina "zelaira irteten denak hark bezain ongi jokatuko du, edo hobeto, denok ere oso forman baikaude, eta denok erakutsi nahi dugu ongi egin dezakegula".

Pasa den larunbateko partidaren inguruan, "ikusteko partida zaila izan zen, bienganako sentimenduak bainituen". "Pena handia eman zidan, taldeak oso partida serioa egin baitzuen, aurretik jarri ginen eta kornerretan egindako bi akatsek eraman gintuzten porrotera, baina zelai guztietan aurpegia ematen ari gara".