
Lehen Taldea
Borja Ekizari ebakuntza egin diote sport hernia bat dela eta, honela, ezin izango du aurredenboraldian parte hartu
SD Eibarren atzelaria den Borja Ekizari ebakuntza egin diote sport hernia bat dela eta, honela, ezin izango du aurredenboraldian parte hartu.
Klubaren zerbitzu medikuen arabera, izterrondoko eten baten antza du lesio honek, eta kirolariek sufritzen dute gehienbat, egin behar izaten duten trakzio abdominala dela eta, hortik izena.
Ebakuntza pasa den astean egin zitzaion Donostiako Zurriola Klinikan, Flores doktorearen eskutik, eta lehen kontrola pasa du jada Pakea klinikan.
Ekiza atsedena hartzen ari da, eta denboraldi hasierarako José Luis Mendilibarren esanetara egotea espero du.