
Oxigenoa Eibarrentzat, 30 puntuen hesia gainditu baitu
Eibarrek oxigeno pixka bat eskuratu du gaur, 3 hilabete partidurik irabazi gabe pasa ostean. 1-0 irabazi du Malagaren aurka Mikel Arruabarrenaren gol bati esker.
Eibarrek partidu ona jokatu zuen , oso serio defentsan eta erasokor, zelaian bere lekua aurkitu ez zuen Malagaren aurka.
Armaginak markagailuan aurretik jartzeko aukera izan zuten 28. minutuan, baina Saulen jaurtiketaren ondotik Arruabarrenak sartu zuen gola baliorik gabe utzi zuen epaileak, existitu ez zen jokoz kanpo bat zela eta. Minutu batzuk lehenago, Malagak penaltia eskatu zuen Añibarro eta Hortaren arteko lantzean.
Eibarrek erasokor jarraitu zuen 2. zatian eta 52. minutuan jaso zuen saria. Javi Larak ezkerraldetik ateratako kornerra Arruabarrenak buruz bidali zuen ate barrura.
Golaren ondoren Malaga nagusi izan zen baina sakontasuna falta izan zitzaion, eta apenas sortu zuen arriskua Xabi Iruretaren ate inguruan, gaurkoan berriz ere partidu hasieratik aritu dena.
Partidu amaieran zalegoa zoratu egin zen eta aspaldiko partez garaipena ospatu ahal izan zuen, gainera, 30 puntuen hesia jauzi dugu eta jaitsiera postuetatik aldendu gara.
Hamaikakoak:
SD Eibar: Irureta; Bóveda, Lillo, Añibarro, Didac; Borja FF, Dani García; Capa (Boateng, min,90+1), Arruabarrena (Lekic, min.87), Javi Lara; y Saúl (Manu, min.81).
Málaga CF: Kameni; Rosales, Angeleri, Recio, Wellington; Tissone, Recio; Javi Guerra, Horta (Amrabat, min.60), Juanpi (Samuel, min.53); y Juanmi.
Gola: 1-0, min.52: Arruabarrena cabecea a la red un córner botado por Javi Lara desde la izquierda.
Epailea: Gil Manzano (Extremadurako komitea). Txartel horiak: Dani García, Saúl eta Bóveda (zigorra dakar) etxekoei eta Horta eta Juanpi kanpokoei
Gertakariak: 4.008 ikusle Ipuruan.