Skip to main content
Kluba

Bilboko Udalak Eibarreko zaleak zoriondu ditu igandean izandako jarrera onagatik

Eibarko Udalak, halaber, Bilbokoari eskerrak eman dizkio, zale armaginei emandako erraztasunengatik

There are no reactions yet. Be the first!

Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio Sailak hurrengo mezua igorri die tren bidaia eta Bilboko kaleetako kalejira antolatu zuten zaleei: «Plazer handia izan da Eibarreko JAUN ETA ANDREAK, letra larri guztiekin, Bilboko kaleetan gozatzen ikustea. Luxuko zaleak izan dira, jatorrak eta zintzoak.
Besarkada bero bat».

Eibarko Udalak, bestalde, eskerrak eman dizkio Bilbokoari, igandean hurbildu ziren zale armaginei emandako erraztasunengatik.

Igandeko alderdirik aipagarrienak partida aurretik eta ondoren zaleek egindako festa eta San Mames barruko adiskidetasun giroa dira.