Lehen Taldea
Bihartik aurrera salgai Alcorconen aurkako partidarako sarrerak 20 eurotan
Astearteko 15:30etatik aurrera egongo dira eskuragarri Orsaixanen
Eibarrek bihar jarriko ditu salgai datorren igandean Santo Domingon 14:00etan jokatuko den partidarako AD Alcorconek bidalitako 200 sarrerak, 20 eurotan.
Orsaixanen egongo dira eskuragarri astearteko 15:30etatik ostiraleko 13:00ak arte.
Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa izango da bertaratutakoen datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.