Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bihar salgai jarriko dira bazkideentzat zein akziodunentzat Realaren aurkako sarrerak

Gainontzeko interesdunek otsailaren 10etik aurrera erosi ahal izango dituzte

Eibarreko bazkide zein akziodunek datorren otsailaren 4tik aurrera erosi ahal izango dituzte Realaren aurkako partidarako sarrerak. Gipuzkoar derbia Ipuruan izango da hilaren 16an, igandea, arratsaldeko 16:00tan. 

Bazkide zein akziodun bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu ostirala bitarte (otsailak 7). Erosketa klubeko denda ofizialean edo internet bidez egin daiteke.

Ondoren, libre gelditzen diren eserlekuak gainontzekoentzat eskuragarri egongo dira otsailaren 10etik, astelehentik, aurrera. Horiek ere bide beretik erosi ahal izango dira (dendan eta internet bidez).

Sarreren prezioak honako hauek dira:

Ipar Tribuna eta Hego Tribuna Erdian: 50€

Ipar Tribuna eta Hego Tribuna A Zonaldea: 45€

Ipar Tribuna eta Hego Tribuna B Zonaldea: 40€

Ekialdeko eta Mendebaldeko Fondoak: 30€

Infantila: 20€