
Kluba
Bihar jarriko dira salgai SD Eibar-Atletico de Madrid partidurako sarrerak
Sarrerek 30 eta 50 euroko kostua daukate, eta Ipuruan eta sarean eskuratu daitezke
SD Eibarrek bihar, asteartea, jarriko ditu salgai urtarrilaren 7an, larunbata, 16:15etan Ipuruan Atletico de Madriden aurka jokatuko duen partidurako sarrerak.
Sarrerak Ipuruako bulegoetan (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) eta Klubaren webgunean eskuratu daitezke 30 euro (Ekialde eta Mendebaldeko tribunak) eta 50 eurotan (Iparralde eta Hegoalde tribunak). 12 urte arteko umeek 20 euro ordaindu beharko dituzte, baina hauentzako sarrerak ez dira interneten eskuragai egongo.