Skip to main content
EU
Kluba

Bihar jarriko dira salgai Athleticen aurkako partidurako sarrerak

20 eta 50 euro arteko prezioa izango dute

Datorren astelehenean Athletic Cluben aurka jokatuko den partiduko sarrerak bihar jarriko dira salgai Klubak Ipuruan dituen bulegoetan eta webgunean, bere prezioa 20 eta 50 euro artean egongo delarik.

Guztira, 150 sarrera jarriko dira salgai hurrengo prezioekin: 20 euro (umeak, bulegoetan bakarrik salgai), 30 euro (Ekialde eta Mendebalde Tribunak), 40 euro (Ipar eta Ekialde Tribunen arteko kurba) eta 50 euro (Ipar eta Hego Tribunak).

Sarreren salmenta 10:00etan hasiko da bai bulegoetan, bai webgunean. Ipuruako salmenta ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da.

Ipuruara joan ahal ezin direnek euren eserlekua Klubari eskaini diezaiokete eta eserleku horren kostuaren portzentajea jaso azkenean saldua bada.

Eserlekua uztearen bitartez, bazkideek abonuaren barruan dauden partiduren batera ezin badute joan edo ez badute joan nahi, euren eserlekua Klubaren eskuetan utzi dezakete honek salgai jartzeko. Zerbitzu honek hainbat onura ekartzen dizkie SD Eibarren bazkide abonatuei eta, era berean, beste zaletuei libre utzi diren sarrera horiek erosteko aukera ematen die.

Uzte hau Ipuruako bulegoetan, telefonoz (943 20 18 31) edo Klubaren webgunearen bitartez egin daiteke.

Eserlekua Uzteko Zerbitzua egunean 24 orduz aktibo dago eta esteka honen bitartez sartu daiteke bertan: https://www.sdeibar.com/entradas/libera-tu-asiento