Skip to main content
Kluba

Bihar jarriko dira salgai Alavesen aurkako partidurako 300 sarrera

Sarrerek 25 €-ko prezioa izango dute eta datu pertsonalak eskaini beharko dira segurtasun kontuengatik

There are no reactions yet. Be the first!

Bihar, apirilak 21, jarriko dira salgai Alavesek SD Eibarri bidalitako 300 sarrerak Ipuruako bulegoetan 10:0etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Euren prezioa 25 €-koa da eta erosteko momentuan datu pertsonalak (izena + bi abizenak + NAN zenbakia)eskaini beharko dira segurtasun kontuengatik.

Viajes Premier SD Eibarren Bidai-Agentzia Ofizialak, bere aldetik, autobus irteera antolatu du partiduaren egunerako (apirilaren 27a, osteguna). Irteera 17:30etan egingo da Eibartik eta Mendizorrotzara joango da autobusa zuzenean, eta itzulera partidu amaitzean egingo da. Desplazamenduak 12 €-ko prezioa izango du eta, nahiz eta prezioaren barruan ez sartu, sarrera edukitzea ziurtatzen da.

Bidai-agentziatik azaltzen dutenez gutxienez 45 pertsonako taldea osatu beharko da autobus bidaia aurrera eramateko. Irteeran interesa duenak Viajes Premierrek Eibarko San Agustin kalean 2-4 (E lokala) duen egoitzan eman dezake izena 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara. Apirilaren 21etik, ostirala, hilaren 26ra arte, asteazkena (13:00etan), eman daiteke izena.