Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bihar jakingo da Eibarren eta Realaren arteko derbia igandean jokatzen den

SD Eibarrek, Realak, La Ligak eta RFEFk aho batez onartu dute airearen baldintzaren arabera erabakia bihar hartzea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Eibarren, Ermuan eta Zaldibarren kirola ez egiteko egin duen gomendioari jarraituz, eta SD Eibarrek, Realak, La Ligak eta Espainiako Futbol Federazioak hainbat elkarrizketa izan eta gero, denek aho batez onartu dute berez igandean jokatu beharreko derbiari buruzko erabakia bihar hartzea, airearen baldintzak hobetu diren edo ez ikusita.