Skip to main content
EU
Fundazioa

Beteranoek berdinketa lortu dute Ondarroan (1-1)

Osorok sartu zuen armaginen gola Aurrera KEren aurkakoan

Eibar KEko beteranoek Ondarroako Aurreraren aurka lagunarteko neurketa jokatu zuten larunbatean, Zaldupen. Taldearen urteko aurreneko neurketa izan zen, eta banakakoarekin amaitu zen. Kepa Osorok egin zuen eibartarren gola. 

Eibarko kapitaina Oskar Artetxe izan zen, hain zuzen ere Ondarroako Aurreran zein talde armaginean aritutako erdilaria.