Skip to main content
EU
Kluba

Bet365 apustu etxea, SD Eibarren babesle berria

Babes-akordioak bi denboraldirako hasierako iraupena dauka

SD Eibar eta bet365 apustu etxea ados jarri dira eta bi denboraldiko hasierako iraupena izango duen babes-akordioa sinatu dute.

Hitzarmen honen bitartez, talde armaginak munduan irabazi handienak dituen online apustu etxearekin bat egiten du.

SD Eibarrek ongi etorria ematen dio bet365ri eta lankidetza harreman luzea eta emankorra opa dio. Bere partez, bet365k hurrengoa adierazi du: "oso pozik gaude Eibar Kirol Elkartearekin elkarlanean aritzeko aukera izateagatik eta denboraldi oso arrakastatsua opa diogu".