Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bertan behera geratutako Eibar - Real Sociedad neurketarako sarrerek data berrian balioa izango dute

Bere garaian sarrera erosi zutenek eta data berrian etorri nahi ez dutenei dirua itzuliko zaie

Atzo jokatzekoa zen baina bertan behera geratutako Eibar - Real Sociedad neurketarako sarrerek data berrian balioa izango dute. Hala ere, bere garaian sarrerak erosi eta neurketarako etorriko ez direnei dirua itzuliko zaie gaurtik aurrera. 

Eibarrek eta Realak bihar 14:00 arte dute data berria jartzeko aukera, eta ondoren Lehiaketa Batzordeak adieraziko du norgehiagoka hori zein egunetan eta ordutan jokatzen den. 

Data eta ordutegi berria zehazten direnean sarrera duten zaleek baina Ipuruara etorri ezin dutenei sarreren dirua itzuliko zaie. Horretarako klubarekin harremanetan jarri beharko dira

E-postaz: socios@sdeibar.com

Telefonoz: 943 20 18 31

Ipuruako bulegoetan (Orsaixan gunean): Astelehenetik ostegunera, 9:30tatik 13:30tara eta 15:30tatik 19:00tara, eta ostiraletan 9:30tatik 13:30tara.

Halaber, kluba beraien eserlekua libre utzi zuten 203 abonatuekin harremanetan jarriko da. Izan ere, eserleku guztiak saldu ziren, eta klubak beste jesarleku bat eskainiko die. Liberatutako eserlekua data berria berriz ere libre geratuko balitz, abonatuari berari eskainiko litzaioke berriz.