Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Berrocal: "Etxetik kanpo 3 puntuak lortu behar ditugu"

Jokalari armaginak azpimarratu du "Ipuruan dugun segurtasun bera islatu behar dugula etxetik kanpo"

Juan Berrocalek gaur adierazi duenez, "taldeak etxetik kanpo 3 puntuak lortu behar ditu".


Gaur Atxabalpen egindako entrenamenduaren ostean egindako prentsaurrekoan, jokalari armagiñak azpimarratu du taldeak egun gehiago dituela partida aztertzeko eta lan handia egiten ari direla Zaragozaren aurkako partida iritsi eta 3 puntuak ekartzeko.

ASTE LUZEA:

"Luzea da, baina edozertarako prest egon behar gara. Aprobetxatu eta modu positiboan begiratu, egun gehiago ditugu eta partidorako prestaketa hobea".

LEHEN GARAIPENA ETXETIK KANPO:

"Etxean ondo ari gara, garaipenak lortzen. Orain lan handia egiten ari gara Zaragozaren aurkako partidan 3 puntuak lortu ahal izateko. Ipuruan dugun jarrera eta segurtasun bera izaten saiatuko gara, eta kontrako zelaian islatzen. Atea hutsean uzten saiatuko gara. Gure erasoko jokalariengan konfiantza izaten, partida irabaz dezagun".

REAL ZARAGOZA:

"Bigarren maila oso zaila da, geroZ eta gehiago. Taldeak askoz hobeto prestatzen dira. Zaragoza beti talde zaila da. Prest egon behar dugu, beste edozein partidatan bezala. Romaredan, Ipuruan dugun maila bera izan behar dugu, gogo eta ahalegin bera izan behar dugu 3 puntuak Eibarrera ekartzeko".