Skip to main content
EU
Kluba

Bere ekuatorera iritsi da Futboleko Kluben Kudeaketa Teknikoko Adituen Ikastaroa

Bigarren urtez jarraian ospatzen da SD Eibar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik

SD Eibar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu duten Futboleko Kluben Kudeaketa Teknikoko Adituen Ikastaroa bere ekuatorera iritsi da asteburuan kurtsoa osatzen duten 8 moduluen 4.era iritsi ostean.

Kasu honetan, 4. modulua Kirol Medikuntzari eta Fisioterapiari eskaini zaio, eta bertan kirol medikuntza eta fisioterapia munduko hainbat hizlarik hartu dute parte, besteak beste, SD Eibarreko Mediku Zerbitzuen Buru den Alberto Fernandez Moran doktorea, Jose Manuel Gonzalez de Suso Real Sociedad taldeko Mediku Zerbitzuen Burua, Maialen Araolaza eskubaloiko Espainiako Selekzioko eta Emakumezkoen belarreko hockeyko Espainiako Selekzioko fisioterapeuta ohia, eta Susana Gil eta Iñaki Arratibel Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasleak, hurrenez hurren.

Modulu hauek Beistegi anaiek XX. mende hasieran sortu eta 1923 urteaz geroztik bizikletak eta gimnasioetako aparatuak fabrikatzen dituen BH enpresaren babesa izan du.

Aditu Ikastaroa bigarren urtez jarraian egin da Ipuruako Hezkuntza Zentroan eta adibide bakarra da LaLigan, ez dagoelako euren zelaietan hezkuntza unibertsitarioa eskaintzen duen beste Klubik.

25 ikaslerekin, Aditu Ikastaroak ostiral gau eta larunbat goizetan egiten den modulua eskaintzen du hilean behin. Orain arte Entrenamendua eta Prestakuntza Fisikoa (1); Kirol Zuzendaritza, Berregokitzea eta Harrobia (2); Match Analysis eta talentu antzematea (3); eta Kirol Medikuntza eta Fisioterapia (4).

Hurrengo hilabeteetan emango dira beste moduluak: Kirol Nutrizioa (5); Coachinga, Psikologia eta Kudeaketa Komertziala (6); Managementa, Finantzak, Komunikazioa eta Marketinga (7); eta Kirol Zuzenbidea (8).

Kurtsoak irauten duen bitartean, Unibertsitatetik eta SD Eibarretik ez ezik, futboleko beste klubetatik eta eliteko kirol erakundeetatik etorritako izen handiko profesionalak jasotzen ditugu. Jose Luis Mendilibar, Luki Iriarte (Real Sociedadeko Harrobiko Zuzendaria), Juan Luis Fuentes (Athletic Clubeko Emakumezkoen Taldeen Koordinatzailea), Oscar Caro (Espainiako Futbol Selekzioaren Prestatzaile Fisikoa) eta Barbara Sánchez (Emakumezkoen Atleticoko Nutrizionista) izan dira horietako batzuk.