Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Berdinketa Valladoliden aurka (1-1)

Armaginek bolada txarra eten dute puntu bat eskuratuz

Eibarrek berdinketa lortu du Valladoliden aurka Ligako 23. jardunaldian. Armaginek azken neurketetako bolada txarra eten dute puntu bat eskuratuz eta Pucelako taldearekin zuten golaberaxa bereganatu dute. Taldeak etxekoen sentsazio positiboak berreskuratu ditu berriro, baina ez da nahikoa izan.

Partida ez da ondo hasi. Izan ere, 5. minutuan, Roque Mesak penaltiz aurreratu ditu bisitariak. Talde eibartarrak erreakzionatzen jakin du eta ezker hegaletik egindako hainbat ekintza arriskutsuren ostean Masipek defendatutako ate inguru heltzen hasi da.

Sergi Enrichen aukera on baten ostean, 22. minutuan, Kike Garciak norgehiagoka berdindu du Arbillak hasi eta Bryan Gilek jarraitu duen jokaldi on baten ostean. Barbatekoak erdiraketa bikaina atera du aurrelariaren errematerako. Mendilibarren mutilek minuturik onenak egin dituzte atsedenaldira iritsi aurretik, baina ez dute euren aukerak gauzatzen jakin.

Bigarren zatian, taldeak hasiera bikaina izan du garaipenaren golaren bila. Lehen golaren ostean, indarrak berdindu egin dira eta bi taldeetako batek ere ez du gehiegi arriskatu nahi izan. Hala eta guztiz ere, Eibar izan da kontrako zelaian gehiago jokatu duena eta arrisku sentsazio handiagoa eman duena. Lehia amaieran bi taldeek puntuak banatu dituzte.