Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Berdinketa Unben (1-1)

Berdinketa DUX Logroñoren aurka (1-1)

SD Eibarrek berdindu egin du ligako hamaseigarren jardunaldian DUX Logroñoren aurka (1-1), urtarrilaren 22an 11:30ean Unben jokatutako partidan.



Lehen zatian markagailua ez da mugitu. Bi taldeak intentsitate handiz zelairatu dira partidara, baina ez da gol aukera argirik egon.



Bigarren zatian berriz, Logroñok aurrea hartu du markagailuan Ida Rebeccak 51. minutuan sartutako golari esker. Une horretan Eibarrek beste martxa bat sartu nahi izan du eta 75. minutuan armaginen lehen gola iritsi da Andrea Alvarezen eskutik. Partidako azken minutuetan penalti bat egon da Eibar taldearentzat baina Kenni Thompsonek ezin izan du gola sartu Raquel Pozak egindako geldiketa ikaragarri baten ondorioz. Azkenean, Yerai Martinen taldea ez da partida iraultzeko gai izan, baina puntu garrantzitsu bat eskuratu dute.



Berdinketa honen ostean, Yerai Martinen taldeak 8 garaipen, 7 berdinketa eta porrot bat (31 puntu) lortu ditu.



Armaginek, Athletic Club Bren aurka jokatuko dute ligako hamazazpigarren jardunaldian, urtarrilaren 29ko asteburuan.



Hau izan da hasierako XI. koa: