Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Berdinketa Real Unionen aurkako lagunartekoan (1-1)

Alex Pozok bere lehen minutuak jokatu ditu elastiko gorri-urdinarekin

Eibarrek berdinketa lortu du Real Unionen aurka Atxabalpen jokatutako lagunartekoan. Armaginek ez dute partida erosoa izan hasieratik oso borrokalari aritu den arerio baten aurka. Sergi Enrichek ehen zatian eibartarrak aurretik jarri baditu ere, kanpoko taldea ez da behera etorri, eta Borja Vigueraren bitartez berdinketa lortu du bigarren zatian. Bestetik, Alejandro Pozok bere lehen minutuak izan ditu elastiko gorri-urdinarekin.

Lehen minutuetan, Eibarrek aurkako zelaian jokatu du baloi jabetzari eutsiz. 16. minutuan, Mendilibarren mutilek Irungoen egitura defentsiboa gainditu eta Irazustabarrena atezaina gainditu dute. Arbillak Sergi Enrich atea aurrean bakarrik utzi du pase bikain baten bitartez eta aurrelariak jaurtiketa batekin gainditu du bisitarien atea.

Atsedenaldiaren aurretik, Real Unionek aukera argia izan du geldikako jokaldian. Yoelek esku ederra atera behar izan du Elosegiren gola saihesteko.

Bigarren zatian, armaginek lehia kontrolatzen jarraitu dute, baina ez dute sakontasuna izan. Bisitariek, bestalde, irristada bat baliatu dute Eibarren baloi irteeran eta berdinketa ezarri dute markagailuan. Viguera izan da irundarren golegilea.

Azken minutuetan, Eibarrek bigarrena lortzeko aukera izan du. Pedro Leonek area kanpotik egindako jaurtiketa gogor bat eta Paulok korner baten egindako burukada bati izan dira abagune onenak. Hala ere, markagailua ez zen mugitu eta partida berdinketarekin bukatu da.

Neurketako fitxa: Yoel, Pozo, Arbilla, Martínez, Soares (Correa 45'), Sergio Álvarez (Burgos 45'), Atienza (Olabe 45'), Pedro León, Eñaut, Kike García (Quique 45'), Sergi Enrich (Arieta 45').