Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bazkideak renobatu eta berriak egiteko kanpaina martxan izango da bihartik aurrera

Urtarrilaren 31 baino lehen alta ematen dutenek %20 deskontua izango dute beren kuotan

Bihar bazkide berrien kanpaina hasiko da eta hurrengo hilabetean zehar luzatuko da. Eibarren familia handitu nahi dugu eta horretarako, datozen egunetan, bazkide berriak lortzeko ekintza plana abian jarriko da. Hurrengo hilabetean Eibar inguruko herritan egongo gara persona berrien leialtasuna bilatzen.

Bazkide berriak egiteko kanpaina biharko hasiko du Eibarrek, eta hurrengo hilabetean zehar luzatuko da. Egun 5.800 abonatu inguru ditu klubak, eta bere jarraitzaile kopurua handitu asmoz hainbat ekintza antolatu ditu urtarrilean zehar. Hala, bihar bertan Eibarko autobusa Untzaga plazan izango da 17:00tatik aurrera, abonatuek informazioa jaso dezaten: renobazioa, tarifak, e.a.. 

Era berean, Eibarko bazkide egin nahi dutenek ere informazioa jaso ahal izango dute, eta urtarrilaren 31 baino lehen abonatu bihurtzen direnek %20ko deskontua izango dute. 

Hurrengo egunetan herri ezberdinetan izango dira Eibarko ordezkariak eta autobusa bera (Berriz, Durango, Elorrio, Elgoibar, Bergara eta Ermua), bazkideak direnak fidelizatu eta bazkide berriak erakarri asmoz.  

LEIALTASUNAK SARIA DU

Eibarrek bazkide direnen leialtasuna saritu nahi du. Hori dela eta, bazkide bazara, gogoratu ordaintzen duzun kuota zure asistentziaren baitako izango dela:

A TARIFA: Urteko gutxienez 18 partidatara joatea edo eserlekua libratzea. Horrez gain, Ligako zein Kopako neurketa guztietara joanez gero, kluba laguntzeko egun erdiak itzuliko zaizkizu (30€ infantil kuotan eta 60€ helduenean).

B TARIFA: 12 eta 17 partida bitartera joatea edo eserlekua libratzea.

C TARIFA: 12 baino partida gutxiago joatea edo eserlekua libratzea.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Urtarrilaren 31 baino lehen alta ematen dutenek %20 deskontua izango dute beren kuotan. Hau da, C tarifa beharrean B tarifa ezarriko dizugu.

LIBRATU ZURE ESERLEKUA

Partidaren batera ezin baduzu etorri lagun gatzaizu Ipurua betetzen.

Klubak zure eserlekua saltzen duen bakoitzeko, sarreraren %100 itzuliko dizugu. Hala, kuotaren %100 berreskuratu ahal izango duzu.

GOZATU FAMILIAN

Eibarren futbolaz familiarekin gozatzea nahi dugu. Hori dela eta, zure seme-alabekin futbolera joan ahal izateko grada eraiki dugu.

Talde hauek prezio txikiagoak eta haurrei zuzendutako ekintzatk izango dituzte partidaren amaieran